Irisgarritasuna

Tresna-barrako ikonoak

Kontraste altua gaitu

Ikono hau sakatzean, atzeko planoaren eta testuaren koloreak aldatuko dira, ikusmen urritua dutenei nabigazioa errazteko.
Bi aldiz sakatuz gero, jatorrizko modura itzuliko da.

Gris-eskala gaitu

Ikono hau sakatzean, koloreak gris-eskalara pasako dira.

Letraren tamaina aldatu

Ikono hau sakatzean, webgune osoko letra-tipoaren tamaina handitu egingo da, ikusmen urritua dutenei irakurmena errazteko.
Bi aldiz sakatuz gero, letra-tipoa jatorrizko tamainara itzuliko da.

Vistalegrera iristen diren autobus-lineen irisgarritasunari buruzko txostena

34. linea.- Plaza Cibeles – Avenida del General Fanjul

  • Linea horretako autobusak artikulatuak dira, eta horrek irisgarritasuna hobetzen du; izan ere, gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten bidaiarientzat gordetako eremuan garraio-txartela irakurtzeko detektagailua eta eremu urdina daude.
  • Gurpildun aulkientzako bi leku dituzte, eta haurren aulkientzako bat.
  • Hiru geltoki baino ez dira panel digitala falta dutenak eta autobusen maiztasunaren berri audio bidez ematen ez dutenak.
  • Geltoki guztiak espaloi zabaletan kokatuta daude, eta horrek laguntzen du gurpildun aulkien erabiltzaileak autobusetara erraz igotzen eta haietatik erraz jaisten.
  • Geltoki guztietan falta da informazioa braille hizkuntzan.
  • Autobusen barruan ongi jakinarazten da hurrengo geltokiaren izena, eta, autobusak luzeak izan arren, ongi entzuten da autobus osoan.
  • General Ricardos – Vistalegre geltokia 140 metrora dago Vistalegre jauregitik.

35. linea.- Plaza Mayor – Carabanchel Alto

  • Linea horretako autobusak berriak dira, eta gurpildun aulkientzako bi leku eta haurren aulkientzako beste bi dituzte.
  • Gurpildun aulkientzat gordetako eremuetan ez dago garraio-txartela irakurtzeko detektagailurik, eta, ondorioz, laguntzaileren batek baliozkotu beharko du haien izenean.
  • Bakarrik joanez gero, gurpildun aulkien erabiltzaileak bidaiatzeko gai izango diren arren ezingo dute txartela baliozkotu, eta, ondorioz, ez da gordeta geratuko eta ezingo da zehatz zenbatu gurpildun aulkien zenbat erabiltzailek bidaiatu duten linea horretan.
  • Autobus barruan ongi jakinarazten da hurrengo geltokiaren izena, eta ongi entzuten da autobus osoan.
  • Linearen hasierako geltokiak, Colegiata kalean, irisgarritasun txarra du gurpildun aulkien erabiltzaileentzat; izan ere, zenbait fatxada hartzen dituen aldamio handi batek betetzen du espaloia.
  • Gainerako geltokiak espaloi zabaletan kokatuta daude, eta erraz iris daiteke haietatik autobusetara.
  • Hiru geltoki baino ez dira panel digitala falta dutenak eta autobusen maiztasunaren berri ematen ez dutenak.
  • Geltoki guztiek falta dute informazioa braille hizkuntzan.
  • General Ricardos – Vistalegre geltokia 140 metrora dago Vistalegre jauregitik.

118. linea.- Glorieta de Embajadores – Avenida de la Peseta

  • Linea horretako autobusek leku bakarra dute gurpildun aulkientzako edo haurren aulkientzako.
  • Gurpildun aulkientzat gordetako eremuetan ez dago garraio-txartela irakurtzeko detektagailurik, eta, ondorioz, laguntzaileren batek baliozkotu beharko du haien izenean.
  • Bakarrik joanez gero, gurpildun aulkien erabiltzaileak bidaiatzeko gai izango diren arren ezingo dute txartela baliozkotu; ondorioz, ez da gordeta geratuko eta ezingo da zehatz zenbatu gurpildun aulkien zenbat erabiltzailek bidaiatu duten linea horretan.
  • Autobus barruan ongi jakinarazten da hurrengo geltokiaren izena, eta ongi entzuten da autobus osoan.
  • Geltoki guztiak espaloi zabaletan daude kokatuta, eta erraz iris daiteke haietatik autobusetara.
  • Hiru geltoki baino ez dira panel digitala falta dutenak eta autobusen maiztasunaren berri ematen ez dutenak.
  • Geltokia 700 metrora dago Vistalegre jauregitik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies