Eztabaidarako ekarpenak aurkezteko epea luzatua

  • AURKEZPEN-EPEA LUZATU DA
  • HAUTAGAITZEN AZKEN PROPOSAMENEI GEHITU AHALKO ZAIZKIE
  • PODEMOS PLAZAN ARGITARATUKO DIRA, IRITZIAK JASOTZEKO
  • IRITZI ONENA JASOTZEN DUTEN BOST PROPOSAMENAK VISTALEGREN AURKEZTUKO DIRA

Eztabaidarako ekarpenek hasiera batean dokumentu politikoetan kontuan hartu ez ziren politika, antolakuntza, etika eta berdintasunezko jarrerak laburbiltzen dituztenez, eta Podemosen izena eman zutenen parte-hartzea sustatzeko eta ekarpen horiek zabaltzeko, ezagutzera emateko eta partekatzeko helburua kontuan hartuta, Herritarren Biltzarraren Talde Teknikoak honako erabaki hauek hartu ditu:

      1. Eztabaidarako ekarpenak aurkezteko epea luzatzea, gaurtik, urtarrilak 24, otsailaren 1eko 23:59ak arte. Gogorarazi nahi dugu eztabaidarako ekarpenak gutxienez zirkulu batek, gizarte zibileko erakunde batek edo arlo horretako aditu gisa ezaguna den pertsona batek babestu behar dituela.

      2. Eztabaidarako ekarpenak Podemos plazan argitaratuko dira, dokumentuen eta hautagaitzen bozketa-garaian haiei buruzko iritzia jasotzeko.

      3. Iritzi onena jasotzen duten bost eztabaidarako ekarpenak Madrilgo Vistalegre jauregian egingo den aurrez aurreko biltzarrean defendatuko dira. Ekarpen horiek izaera loteslea izango ez duten arren, Podemosen ildo politikoaren barne hartuko dira, betiere kontuan hartuta:

      a) Gerta daitekeela bozka gehien jaso dituzten dokumentuetan dagoeneko barneratuak egotea, guztiz edo neurri batean.

      b) Estatu mailako Herritarren Kontseilu berriak ekarpen horiei buruzko eztabaida bermatuko duela organo horretan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies