Etorri nahi duzu?

Otsailaren 11n eta 12an biltzar presentziala egingo dugu Vistalegre jauregian (Madril). Benetan zirraragarria izango da: izena eman dugun guztiok parte hartu ahal izango dugu garrantzi handiko prozesu demokratiko batean, eta Ahal Dugu – Podemos indartu egingo dugu, gure herrialdeko eliteen zaharberritze-planari (PP-PSOE-C’s «Aliantza Hirukoitzak» Parlamentuan defendatua) aurre egin diezaion.

Denon artean demokraziaren eta gardentasunaren eredu bihurtuko dugu prozesu hau!

Denon artean Ahal Dugu – Podemos hobetuko dugu eta herrialde duin, bidezko eta solidarioagoa eraikiko dugu!

Madrilgo Vistalegre Jauregian egindako aurrez aurreko biltzarraren programa

Sarrerak

Zure sarrera eskura dezakezu orain!
Doakoa da, baina, nahi baduzu, diruz lagun dezakezu; bildutako dirua biltzarraren gastuak ordaintzeko erabiliko dugu.
Gogoratu egun bakoitzerako sarrera bat inprimatu beharko duzula, eta aldean eduki biltzarrak irauten duen bitartean.
Ez ahaztu dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako sarrerak ere badaudela (laguntzaile bat eraman ahal izango dute).
Eskuratu zure sarrera (SARRERAK AGORTU DIRA)

Madrilera joateko autobusak

Vistalegrerako joan-etorria merkeagoa, ekologikoagoa eta dibertigarriagoa izatea nahi baduzu, jarri harremanetan zure autonomia-erkidegoko Ahal Dugu – Podemos taldearekin; otsailaren 11n eta 12an Madrilera joateko antolatzen ari garen autobusei buruzko informazioa emango dizute.
Vistalegre II-ra autobus-garraioa

Etxea partekatu, autoa partekatu

Ahal Dugu – Podemosek konpromiso sendoa dauka energia aurreztearekin eta pertsona guztiei parte hartzeko aukera ematearekin. Hori dela eta, Ahal Dugu – Podemosek «etxea partekatu, autoa partekatu» (compartir casa, compartir coche) aplikazioa jarri du zuen esku.
Zer egin behar duzu?

Ostatua

Ostatua behar baduzu edo zure Madrilgo etxean lekua badaukazu, erabili formulario hauek:
Ostatua behar dutOstatua eskaintzen dut

Garraioa

Garraiobideren bat behar baduzu edo zure autoan Espainiako edozein lekutatik Madrilera joateko lekua badaukazu, erabili formulario hauek:
Garraiobidea behar dutGarraiobidea eskaintzen dut

Nola iritsi

Helbidea

Utebo kalea 1
28025 Madril

Garraiobide publikoa

Metroa: Vista Alegre (5. linea)
Autobusa: 34, 35, 108 eta 118. lineak
Vistalegrera iristen diren autobus-lineen irisgarritasunari buruzko txostena

Anima zaitez; historia egiten jarraituko dugu! Ahal dugu!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies