Ahal Dugu – Podemosen Herritarren II. Biltzarra

Biltzarren sasoia dugu… Parte hartu! 2017ko otsailaren 11n eta 12an bukatuko da agiriak, hautagaitzak eta ekarpenak eztabaidatzeko eta bozkatzeko hasi berri dugun prozesua.

Estatu osoko, erkidegoetako, foruetako nahiz udaletako deialdiz beteriko hauteskunde-zikloaren ostean, Ahal Dugu – Podemosek oihartzun handia lortu du gizartean, izugarri handitu du izena emandako pertsonen kopurua, babes handia jaso du hauteskundeetan, PPren indar alternatibo gisa finkatu du bere burua, eta pisu politiko erabakigarria du egungo egoera politikoan.

Alabaina, Europako hauteskundeetan emaitza bikaina lortu ondoren esan genuen moduan, hori guztia ez da nahikoa. Izan ere, Ahal Dugu – Podemos berealdiko ALDAKETA bultzatzeko sortu zen. Hori dela eta, Herritarren II. Biltzarraren xede nagusia da gure norabide politikoa eta antolakuntza-eredua egoera berrira moldatzea, gizarteko gehiengoaren interesak hobeto defendatzeko, berdintasunaren bidean aurrera egiteko, jendeari gai publikoetan esku hartzeko aukera emateko, austeritate-politikak amaitzeko, politikaren demokratizazioa lortzeko, PP Moncloatik aterarazteko eta gure herriaren zerbitzura egongo den bestelako gobernu bat eraikitzeko.

Webgune honetan hori egin ahal izateko informazioa, jarraibideak eta beharrezko agiriak aurkituko dituzue. Espero dugu baliagarria izatea, eta, jakina, hausnartzeko, erabakiak hartzeko eta etorkizuna osatzeko prozesu erabakigarri honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Madrilgo Vistalegre Jauregian egindako aurrez aurreko biltzarraren programa

 

Talde teknikoa

Lorena CabrerizoLorena Cabrerizo
Lorena Cabrerizo Sanzek (Madril, 1975) Ekonomia Zientzietako lizentzia atera zuen Unibertsitate Konplutentsean. Aholkuak ematen eta garapen eta interbentzio sozialerako nazioarteko lankidetzako proiektu eta programak ebaluatzen lan egiten du. Madrilgo Erkidegoko Podemosen Herritarren Kontseiluko Gizarte Mugimenduak eta Sindikatu Ekintza Arloaren arduraduna da.
Pedro De PalacioPedro De Palacio
Pedro De Palacio Maguregui (Bilbo, 1985) Historian lizentziaduna eta Ahal Dugu – Podemosen Partaidetza Arloko kidea da.
Juanma Del OlmoJuanma Del Olmo
Juanma Del Olmo Ibáñez (Soria, 1982) IKTen arloko aholkularia eta Diputatuen Kongresuko Unidos Podemos-En Comú Podem-En Marea talde parlamentarioko idazkari nagusi atxikia da.
Ana DomínguezAna Domínguez
Ana Domínguez Ramak (Plasencia, 1980) Historia Garaikideko Ikasketa Aurreratuetan Diploma atera zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Edizio Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Editorea, zuzentzaile profesionala eta Ahal Dugu – Podemoseko Herritarren Estatu Kontseiluko Argitalpen eta Itzulpen Arloaren arduraduna da.
Pablo EcheniquePablo Echenique
Pablo Echenique Robba (Rosario, Argentina, 1978) Fisikaren Zientzietako doktorea da Zaragozako Unibertsitatearen eskutik, eta CSICeko zientzialari titularra behin-behineko lan-utzialdian. Aragoiko Podemos talde parlamentarioko burua da, Aragoiko Podemoseko idazkari nagusia eta Estatu Antolakuntzako idazkaria. Twitterreko profilean Italo Calvinoren esaldi batekin laburbiltzen du bere lana: «Bila eta bila nor eta zer deskubritu nahian, infernuaren erdian; hori ez da infernua. Iraunarazi eta lekua egin behar zaio».
Manolo GaríManolo Garí
Manuel Garí Ramos (Manuel, Valentzia, 1947) Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen eskutik, eta ekoizpen-eredu iraunkorretan aditua. Ekonomia, Ekologia eta Energia (3E) Zirkuluaren sortzaileetako bat da, eta Ahal Dugu – Podemosen Ekonomia Arloko kidea.
Fabiola MecoFabiola Meco
Fabiola Meco Tébar (Albacete, 1971) Zuzenbidean doktorea eta familian espezializatutako abokatua da. Valentziako diputatua da Valentziako Gorteetan, eta Gizarte Zibilarekiko Harremanen eta Gizarte Mugimenduen Idazkaritzako arduraduna Podem Comunitat Valenciana taldearen Herritarren Kontseiluan.
Sergio PascualSergio Pascual
Sergio Pascual Peña (Sevilla, 1977) Telekomunikazioetako ingeniaria eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna da. Andaluziako Juntako Goi-mailako Ingeniarien Kidegoko funtzionarioa da, eta SAT Andaluziako Langileen Sindikatuaren ordezkaria eta Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordeko burua izan zen.
Clara SerraClara Serra
Clara Serra Sánchezek (Madril, 1982) Filosofiako lizentzia du, Filosofiako Ikasketa Aurreratuen Masterra eta Generoko Diziplinarteko Ikasketen Masterra. Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, eta Unibertsitate Konplutentseko ohorezko lankidea. Berdintasunaren, Feminismoen eta Sexualitateen Arloaren arduraduna da Ahal Dugu – Podemosen Herritarren Estatu Kontseiluan, eta diputatua Madrilgo Biltzarrean.
Idoia VillanuevaIdoia Villanueva
Idoia Villanueva Ruizek (Iruñea, 1980) Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berrikuntzaren Kudeaketa eta Administrazioko Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Nazioarteko harremanen eta haurtzaroaren alorreko espezialista eta aktibista da. Nafarroako senataria eta Unidos Podemos-En Comú Podem-En Marea talde parlamentarioko idazkari nagusia da Senatuan.

Botazio-sistema

Asko eztabaidatu dugu zein ote den botazio-sistemarik onena, eta, azkenean, izena emandakoek Biltzarrerako zer sistema nahi dugun erabaki dugu aurkeztutako proposamen guztien artean. Pablo Echeniquek asmaturiko DesBorda sistemak izan du babes handiena.

DesBorda (Echenique sistema)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies